2019(e)ko uztailaren 3(a), asteazkena

2019ko uztailaren deialdiko emaitzak


2019ko uztailaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren asteartean, uztailaren 9an:
  • 11etatik 12etara Jesus Romo (jesus.romo@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuko P3B57 bulegoan).
  • 11etatik 12etara Aintzane Armentia (aintzane.armentia@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuan ere, P3B66 bulegoan).

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik zuri dagokizun irakasleari posta elektroniko mezu bat bidali egiozu.

Azterketa: 2019ko uztailaren deialdia

2019ko Uztailaren deialdiko programa: Urrutiko botazioak

Ariketari lotutako informazioa:



2019ko Uztailaren deialdiko teoria

2019(e)ko ekainaren 25(a), asteartea

Azterketarako deia, uztaila



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari


Informatika: uztaileko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2019-06-26
08:30
I
P3G2A

2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

2019ko maiatzaren deialdiko emaitzak


2019ko maiatzaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren asteartean eta asteazkenean:
  • Maiatzaren 18an, 11etatik aurrera Jesus Romo (jesus.romo@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuko P3B57 bulegoan).
  • Maiatzaren 19an, 9etatik aurrera Aintzane Armentia (aintzane.armentia@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuan ere, P3B66 bulegoan).

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik zuri dagokizun irakasleari posta elektroniko mezu bat bidali egiozu.

2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2019-06-06
08:30
II
P5I2A


Ebaluazio jarraituari uko egin diozuenek beste froga bat egin beharko duzue ordenadorearen aurrean. Froga praktiko honen deialdia:
  • Eguna: 2019-06-06 (osteguna).
  • Ordua: aurreko azterketa bukatu eta gero.
  • Lekua: I. Eraikina.
  • Laborategiak: P0B9I eta P0B10I.

2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

Laborategiko eta mintegiko notak

Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua berriro gogora ekarriz:
  • laborategiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, eta loturik dago 1. partzialeko azterketarekin.
  • mintegiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,5 puntu proiektuan.
    • 1,0 puntu proiektuaren gaineko bakarkako ariketan.
Zuen kalifikazioak ikusteko ondoko estekak jarrai itzazue eta hiru kalkulu-orri aurkituko dituzue:
Hiru kalkulu-orrien egitura berbera da eta bertan agertzen diren zutabeen esanahia ondoren azalduko dizuet.

Laborategiko nota C eta D zutabean daukazue (batean maximoa 10 puntu dira, eta bestean 1,5 puntu dira). Mintegiko nota E eta F zutabeen artean banaturik dago, bien artean maximoa 1,5 puntu dira eta horien batura G zutabean erakusten da. Laborategi zein mintegiko eskoletara huts egiteak H zutabean konputatu dira (falta bakoitzeko -0,1 puntu). Ikusten denez, azken emaitza I zutabean bildu da (dagokion balio maximoa 3,0 puntu dira). Irudia ikusi:




Adieraz dezagun orain, irakasgaiaren azken kalifikazioa osatzeko, 1,5+1,5 puntu horiek nola uztartzen diren azterketa idatzian lortutako puntuekin. Horretarako, gogora dezagun Ebaluazio jarraitua %30a eta azterketa idatzia %70a blogeko artikulua:
  • Azterketa aurretik 3 puntu lor daitezke ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanari esker:
    • Laborategiko 1,5 puntu.
    • Mintegiko 1,5 puntu.
  • Azterketa idatziak 7 puntu emango dizkio azken notari. Azterketa idatziak bi zati izango ditu (galderak eta programa) banaketa honelakoxea delarik:
    • Azterketa idatziaren alde teorikoak %30eko pisua izango du, eta ondorioz 2,1 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari.
    • Azterketa idatziaren programak %70eko pisua  izango  du, eta ondorioz 4,9 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari.
  • Irakasgaia gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketa idatziaren erdia egitea, hots, 7 puntuetatik 3,5 puntu lortzea.
  • Deialdi berezian ez dira kontutan hartuko ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanak. Horregatik, deialdi berezian azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da.